Hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen gaineko zergari dagozkion ordainagiriak ordaintzeko epea, zabalik

Uztailaren 1a arte, kobratzeko jarrita daude 2022ko ekitaldiko ordainagiri hauek:

HIRI ETA LANDA IZAERAKO ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA

Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean baimendutako entitate eta kontuan kargatuko dira.

Ordainagiria helbideratuta ez daukaten zergadunek, beren ordainketak Udalaren ZU! arreta zerbitzuan, edozein entitate laguntzailetan, edo webgunearen bidez (www.errenteria.eus/zu) egin ditzakete, goian aipatutako epea amaitu bitartean.

Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko dira.