Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleek ‘Koadro bat testu anitz’ ekimenaren baitan sortutako lanak larunbatean ikusi ahal izango dira

Iazko edizioa (Argazkia: Koldo Mitxelena)

2005 urtean ‘Koadro bat testu anitz’ ekimena jarri zuten abian Koldo Mitxelena ikastetxean honako helburu honekin: ikastetxeko aniztasunari zein gaitasun desberdinei erantzutea ekintza bateratu baten bidez. Gainera, ikastetxean tradizioz arte hezkuntzari garrantzia berezia eman zaio.

Urtero koadro ezberdin bat aukeratzen dute eta horren inguruan ikasleek sortutako lanak ikastetxeko jaialdian erakusten dituzte.

Aurten eskolako ama den Cristina Guerreroren ‘Matrioshka’ koadroan oinarritutako arte lanak eta testuak ikusi ahal izango dira Niessen balioanitz gelan (Dantzaguneko sarreratik), maiatzaren 21ean ordutegi honetan:

• 10:00-13:15etara

• 17:00-18:00tara