Baserrietara eta nekazal ustiategietara iristeko Udal Herri-Bideen Sareari buruzko informazio-panel berriak jarri dira landa-eremuan

Aste honetan, Udalak informazio-panela hauek jartzeari ekin dio ondorengo lekuetan: Zamalbide, Masti-Loidi, Astigarragako Benta, … Horietan herriko 150 baserri baino gehiago eta haien sarbide librea duten herri-bideak agertzen dira. Informazio-panel hauetan jasotakoa ezagutzeko, sakatu hemen.

Udala 100 kilometrotik gora hedatzen den Errenteriako Udal Herri-Bideen Sarearen jabea da. Era berean, sare hori kontserbatzeaz arduratzen da, eta egunero zaintzen du ondare honen zati guztietan usurpazioa edo kalteak saihesteko. Basozaintza-Zerbitzuaren bidez egiten da hori.

Sare horrek udalerriko leku guztiak komunikatzen ditu lurzoru urbanizaezineko etxebizitzekin eta nekazal ustiategiekin. Gainera, Errenteriako mugakideak diren zortzi udalerrietako landa-eremuekin bat egiten du.