Pedro Solís Jarak 100 urte beteko ditu bihar

Pedro Solís Jarak 100 urte beteko ditu bihar.

Pedro Valdefuentesen (Caceres) jaio zen 1922ko maiatzaren 21ean.

Juana María Jara Rodríguezekin ezkondu zen eta bi alaba izan zituzten.

Familia Errenteriara etorri zen bizitzera 60ko hamarkadan, eta Pedrok eraikuntzan lan egin zuen.

3 biloba eta 4 birbiloba ditu.

Honako hau nabarmendu dute senideek Pedrori buruz: “inoiz ez dago haserre eta oso kuriositate handiko pertsona da. Lasaitasuna gustatzen zaio eta gizon familiarra da”.

Zorionak!