Ukrainar komunitateak bilera egin zuen Zehar Errefuxiatuekin erakundearekin herrian daude ukraniar pertsonei aholkularitza emateko

Atzo, osteguna, Reina Aretoan ukrainar komunitateak bilera egin zuen Zehar Errefuxiatuekin erakundearekin herrian daude ukraniar pertsonei aholkularitza emateko.

Zentzu honetan, Eusko Jaurlaritzak dirulaguntza bat jarri du martxan ukrainar populazioarentzat, Azken Sarea Indartzen programaren barruan dagoena. Zehar Errefuxiatuekin erakundeak dirulaguntza hauei buruzko informazioa ematen die familia eta pertsonei eta laguntza horiek tramitatzen dituzte. Halaber, Gizarte Zerbitzuekin ere harremanetan daude bertatik erantzun ezin diren beharrak antzemateko eta behar horiek Eusko Jaurlaritzara bideratzen dituzte.