Hiri mantenuaren alorrean egindako azken lanak

Hona Udalak hiri mantenuaren alorrean egindako azken lanak. Batzuk hiri-altzariak mantentzeko planaren baitan egin dituzte, eta beste zenbait herritarren eskaerei erantzuteko.

Mandoegi 7 zenbakiaren parean zorua konpondu dute.
Musika plazan dagoen urak biltzeko kanalean konponketak burutu dituzte.
Luis Mariano plazan bankuak margotu dituzte.
Julian Lavilla kalean argiztapena hobetu dute.
Euskaltegiko harreran moldaketak egin dituzte.
Luis Mariano plazan baranda jarri dute.