50 urteko elkarbizitza bete edo beteko duten bikoteen omenaldia Madalenetan ospatuko da berriro

2019 urteko ekitaldia

50. urteurrena aurten ospatuko duten bikoteei omenaldia Madalenetan egingo zaie berriro, pandemia dela eta bi urtez beste data batzuetan egin ondoren.

Hori dela eta, aurten urrezko ezteiak bete edo beteko dituzten errenteriarren omenez antolatuko den ekitaldian parte hartzeko izen ematea datorren astelehenean, maiatzaren 30ean, irekiko da eta ekainaren 10a izango da horretarako azken eguna.

Parte hartu nahi dutenek hala adierazi beharko dute Udalean, 943 449 611 telefonora deituz edo alkatetza@errenteria.eus helbide elektronikora idatziz. Behin izena emanda, familia liburua eta bikotearen argazki bat eraman beharko dituzte udaletxera.