Igandean izango da XI Errenteria Hiria Otxote Topaketa

Igandean XI. Errenteria Hiria Otxote Topaketa egingo dute, Niessen elkarteak antolatua. Ekimena basilikan 12:00etan emango duten kontzertuarekin hasiko da. Sarrera doakoa izango da. Amaitu ondoren, 13:30etik 14:30era, Sindikato, Gamon 14, Lekuzarra, Maite eta AXA tabernetan eskainiko dituzte emanaldiak.

Aurkezpenean azaldu dutenez, taberna gehiagok eskatu dute bertan jarduteko, baina ezin dira guztietara joan.

Hauek dira parte hartuko duten otxoteak:

• Jatorki (Bilbo)

• Danok bat (Portugalete)

• Karnaba (Errenteria)

• Easo (Donostia)

• Gizonok (Iruñea)

Antolatzaileek igandeko emanaldietan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.