Herri bazkaria antolatu du Cristobal Gamon BHIk 25. urteurrena ospatzeko

Cristobal Gamon institutuak 25 urte bete ditu eta, hori ospatzeko, herri bazkaria antolatuko du ekainaren 25ean. Bazkaria 18 urtetik gorakoentzat izango da eta izena emateko aukera dagoeneko irekita dago. Horretarako, herrian zehar jarrita dauden karteletan agertzen den QR kodea erabil daiteke. Norbaitek arazorik badu, 943 899 441 telefono zenbakira dei dezake.

Bestalde, ikastetxeak argazki-erakusketa antolatu du Merkatuzar eraikinean eta bihar arte egongo da ikusteko aukera, 17:00etatik 19:00etara.