Madalenetako kartel lehiaketaren erakusketa Xenpelar Etxean

Gaur, maiatzak 30, zabalduko da Xenpelar Etxean Madalenetako XXXVI. Kartel Lehiaketan aurrez hautatutako 50 lanak erakutsiko dituen erakusketa.

Madalenak 2022ko kartel iragarlea hautatzeko epaimahai kalifikatzailea ekainaren 7an bilduko da.

Lan hauen artean ere Herri Saria jasoko duen lana aukeratuko da, herritarrek erakusketaren lekuan bertan bozka emateko aukera izango baitute ekainaren 6a arte.

Bi sarien berri ekainaren 7an bertan emango da.

Erakusketa ekainaren 15a arte egongo da ikusgai, astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara.