Ekainaren 16 eta 23an ziklomotorrentzako IAT zerbitzua eskainiko dute Errenterian

Ekainaren 16 eta 23an, 08:30etik 14:15era, ziklomotorrentzako IAT zerbitzua eskainiko du Grupo Itevelesa enpresak bere unitate mugikorrarekin Masti-Loidi poligonoko Udaltzaingoaren instalazioetan.

Horretarako, beharrezkoa izango da aurrerapen nahikoarekin hitzordua eskatzea 943 626 300 telefonora deituta.