Galtzarabordako Kiroldegiko Kafetegi Taberna eta Beraungo Estadioko Kantina atera dira lehiaketara

Beraun | Galtzaraborda | Kirola | Udal komunikabidea 2022-06-03 | 0

Errenteriako Udalak jakinarazi du lehiaketa publikora eta bi lizitazio independentetan atera direla Galtzarabordako Udal Kiroldegiko Kafetegi Tabernaren eta Beraungo Estadioko Kantinaren ustiapena.

Baldintzak eta dokumentazioa Udalaren webguneko “kontratatzailearen profila” atalean argitaratuta daude.

Galtzarabordako Kiroldegiko Kafetegi Tabernaren kasuan, ordaindu beharreko urteko kanona 5.400,00 eurokoa da (zergak barne), gehi tabernako garbiketa- eta elektrizitate-gastuak. Instalazioa ekipatuta dagoenez, ez da beharrezkoa hasierako inbertsiorik egitea.Beraungo estadioa

Beraungo Estadioko Kantinaren kasuan, ordaindu beharreko urteko kanona 3.000,00 eurokoa da, gehi garbiketa-gastuak.

Eskaintzak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da.

No comments yet.

Utzi erantzuna