Atlas 2.0 musikal parte-hartzailea eskainiko dute igandean

Igandean, hilak 12an, 18:30ean, Atlas 2.0 musikal parte-hartzailea eskainiko dute Fatima Parrokian. Bertan parte hartuko dute, Kontari-Landarbasorekin batera, Bizarain Ikastola, Koldo Mitxelena Ikastetxea, Orereta Ikastola eta Telleri-Alde Ikastetxeko abeslariek.

Kontari Landarbaso 2016an sortu zenean taldeak berak sortu eta eskaini zuen lehen produkzioa ATLAS izenekoa izan zen, musikaren bitartez abeslari zein ikusleak munduan zehar bidaiatzera gonbidatzen zituena.

Kontari beti izan da “istorioak kantatuz kontatzea”, baina istorio horiek pandemia garaian isildu egin behar izan dira neurri, musukoaren erabilera eta bestelakoengatik. ATLAS 2.0 istorio horiei, bidaia musikalei eta elkarrekin musikarekin gozatzeari berriro ekitea da.

Izan ere, talde honen beste ezaugarrietako bat bere musika gainontzekoekin partekatzearen nahia izan da, eta horregatik egin izan ditu jarduera parte-hartzaileak bere sorreratik. Jarduera horietan akaso nabarmenena ekainean egin ohi zen musikal parte-hartzailea da, aipatu arrazoiengatik azken bi urtetan normaltasunez egin ezin izan dena.

Kontzertu parte-hartzaile honetarako sentsibilizazio koraleko saioak egiten dira Orereta Ikastola, Koldo Mitxelena Ikastetxea, Bizarain Ikastola y Telleri-Alde Ikastetxeetan.

Saio horietan proiektuan parte hartzen duten mailako ikasleek modu ludikoan lantzen dituzte arnasketa, gorputz adierazpena, ahotsaren erabilera egokia, taldean abestea eta talde-abesbatza jarduerak ematen dizkigun beste hainbat aspektu. Horrez guztiaz gain, musikalean egingo dituzten pertsonaien abestiak ikasten dituzte, ikastetxe bakoitzak bere momentua izan dezan nahi baita.

Horrela, talde bakoitzak bere garrantzia du, baina pertsonaia horietako bakoitza gabe kontzertua osotasunean ulertu ezingo litzatekeela kontutan hartuta, talde osoaren garrantzia azpimarratzen.

Igande honetan ekitaldi koral hau gozatzeko aukera izango da. Korala dela esan daiteke entzun ahal izango den musika motagatik (bost kontinenteetako musika), baina baita 100dik gora pertsonek elkarrekin osatuko dutelako ere.

ATLAS 2.0 izeneko Kontari-Landarbasoren Musikal Parte Hartzailea

Ekainaren 12 igandean 18:30ean, Fatima Elizan.

Parte hartzaileak: Orereta Ikastola, Koldo Mitxelena Ikastetxea, Bizarain Ikastola, Telleri-Alde Ikastetxea.

Sarrerak: sarrerak.errenteria.eus (2 euro)