‘Carmina Burana’ kontzertua eskainiko dute Donostiako Orfeoiak eta Errenteriako Musika Bandak asteburuan

Kultura 2022-06-13 | 0

Iritsi da Donostiako Orfeoiak eta Errenteriako Musika Bandak taularatuko duten ‘Carmina Burana’ kontzertua gozatzeko momentua. Asteburuan emanaldi bikoitza eskainiko dute, bat ostiralean eta beste bat larunbatean, ahalik eta jende gehienak izan dezan bertaratzeko aukera. Sarrerak agortuta daude jadanik.

Kontzertua Lekuona Fabrikan izango da eta 160 artistak baino gehiagok hartuko dute parte: orfeoiko 100 abeslari, bandako 60 musikari, bi piano -Borja Rubiños eta Arkaitz Mendoza- eta hiru bakarlari -Ana Otxoa sopranoa, Aitor Garitano tenorea eta Gabriel Blanco baritonoa-. Guztiak, J. A. Sainz Alfaroren zuzendaritzapean.

Aurkezpena egin dute gaur goizean Lekuona Fabrikan Aizpea Otaegi alkateak, J. A. Sainz Alfaro Donostiako Orfeoiaren zuzendari artistikoak, Alain Ayerdi Errenteriako Musika Bandaren zuzendariak, Josu Mitxelena Errenteriako Musika Bandaren lehendakariak, Ana Otxoa Sopranoak eta Aitor Garitano tenoreak eta pozik bezain gogotsu agertu dira tamaina eta kalitate honetako emanaldia herrian gauzatzeko aukerarengatik.

No comments yet.

Utzi erantzuna