Udal txistulari taldearen datozen kontzertuak

Hona datozen asteetan udal txistulari taldeak eskainiko dituen emanaldiak:

Ekainaren 19an, 09:00etan: Diana Galtzaraborda eta Igantzi auzoetan

Datorren igandean, 9:00etatik aurrera, Galtzaraborda eta Igantzi auzoetan zehar ibiliko dira udal txistulariak.

Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dute emanaldia.

Honako doinu hauek izango dira entzungai:

• ‘Osintxu’, Bonifazio Laskurain

• ‘Plaza zaharra’, Jose Ignazio Ansorena Miner

Ekainaren 23an, 19:00etan: San Juan Bezperako Soka dantza

San Juan bezperako gauean, eta ohiturari jarraituz, udal txistulariek Soka dantza joko dute Herri Arte Eskolako dantza ikasleentzako arratsaldeko 19:00etatik aurrera Herriko plazan eta 20:00etatik aurrera Pontika auzoan.

Ekainaren 26an, 09:00etan: Diana Gaztaño auzoan

Udaletxetik hasita, Gaztaño auzoruntz joango dira txistulariak. Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dute.

Zortzikoak:

• ‘Pello-Joxepe’, Gerardo Butron

• ‘Saltokako Zortziko Herrikoia’. Moldaketak, Jose Ignazio Ansorena Miner