Atzo bilera egin zuten udaletxean Aizpea Otaegi alkateak, Eñaut Gracia Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak eta Madalenetan omenduko diren Arrats eta Ekintza Bibe elkarteetako ordezkariek.
Arrats elkartea, 1999. urtean sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea, bazterketa eta gizarte-zaurgarritasuneko egoeratan bizi ziren lagun batzuen eta euren senitartekoen kezkaren ondorioz sortu zen.
Bazterketa-egoera horiei erantzun bat emateko asmoz, ondorengoa egiten hasi ginen: esku-hartzeak, segizioak eta gizarte-sentsibilizazioa. Horien helburua zen zaurgarritasun-egoerak salatzea eta eskatzea giza eskubideak eta eskubide sozialak errespeta diezazkietela, batez ere espetxean izandako pertsonei.
Ekintza Bibe (Bizi berria) ludopatiaren eta beste menpekotasun psikologikoen errehabilitazioan espezializatuta dagoen irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da.
Pandemiaren ondorioz bi urtez Madalenak ospatu ezinik egon ondoren, omenduek Madalenei hasiera emango dien txupinazoa jaurtitzeko ohorea izango dute berriro eta omenaldirako prestatutako ekitaldian oroigarri berezi bat jasoko dute. Gainera, Udalak jaietan antolatutako ekitaldi instituzionaletan leku berezia izango dute gordeta, hala nahi izanez gero.