Gaur banatu dituzte Oarsoaldeko Eskola Kiroleko mugikortasunaren sariak

Gaur, Errenteriako Koldo Mitxelena eskolako jolastokiak hartu du Oarsoaldeko Eskola Kiroleko mugikortasunaren sari banaketaren ekitaldia.

Eskola Kirolean, kirola, heziketa eta osasuna oso eduki garrantzitsuak dira. Hiru eduki horiek lotu nahian, duela urte batzuk Oarsoaldeko eskola kirolaren parte diren eragileek, haurrek larunbatetako jardueretara joateko erabiltzen zuten garraio moduan jarri zuten arreta.

 

Saioetara joateko gehien erabiltzen zen desplazamendu modua nor bere autoan joatea zela nabarmendu zuten, hau da, haur bakoitza auto batean.

 

Kirola praktikatzera joateko ibilgailu bat hartu behar izatea kontraesana izanik,  naturarekiko ardura eta desplazamendu jasangarrien aldeko apostua egin zen. Horretarako 2013/2014 denboraldian desplazamendu jasangarriak erabiltzeko plana jarri zen martxan. Planaren helburua zen bakarkako autoaren erabileraren jaitsiera lortzea. Bizikletan, oinez, garraio publikoan edo auto partekatuan gehiago desplazatzeko asmoz, hainbat ekimen jarri ziren martxan, hala nola, gurasoak desplazamendu jasangarriak egitera animatu, bizikletan desplazatzen ziren haurrak saritu eta abar.

 

Datu bilketa hori eskola kiroleko asteburu guztietako jardunaldietan egiten da geroztik, haur bakoitza nola desplazatu den jakiteko.

 

Proiektua martxan jarri zenetik kirol instalakuntzetara desplazatzeko modua  aldatu egin da eta aipagarriena bizikletaren erabilera hazi izana da.

 

Azken bi urteetako egoerak programa hori aurrera eramatea zaildu duen arren, 2021-2022 denboraldian berriz ere denon artean martxan jarri eta haurrak larunbatero alde batera eta bestera txirrindaz desplazatzen ikustea normalizatu egin da. Poz handia ematen du haur horiek txikitatik desplazamendu jasangarriak egitearen onurak barneratzen joateak, bizitza osoan izango duten jokaera normalizatzeko.

 

Aurtengo ikasturtean hauek izan dira datu onenak lortu dituzten haur eta ikastetxeak eta, ondorioz, ongi merezitako opariak jasoko dituzte:

 

  • Bizikletan desplazamendu gehien egin dituena ELIZALDE IKASTETXEA izanik, bizikleta bat jasoko du sari moduan.
  • Desplazamendu jasangarri gehien egin dituen ikastetxea KOLDO MITXELENA izanik sari bezala bi bizikleta jasoko ditu.
  • Bizikletan desplazamendu gehien egin dituen ikasleari patinete bat oparitzen zaio. Ikasturte honetan berdinketa bat egon da Koldo Mitxelenako 2 ikasleren artean, 9 jardunaldietara joan baitira bizikletan. Izar Trincado eta Oihane Benito izan dira ikasle horiek eta beraz patinete bana jasoko dute. Gerturatu daitezela jasotzera.
  • Eskualdeko 11 ikastetxeetako 400 ikasle izan dira urtean zehar gutxienez desplazamendu bat bizikletaz egindakoak. Guztien artean zozketa bat egiten da eta sariduna BIZARAIN ikastetxeko Haritz Cedillo izan da. Gerturatzerik izan ez duenez, Bizarainen jaso du bizikleta.
  • Sari ematea amaitzeko, behin gutxienez txirrindaz desplazatutako 400 haur horietako bakoitzak ur botila bat jasoko du. Guk hemen Koldo Mitxelenakoei banatuko dizkiegu.

(Koldo Mitxelenako haur guztien zerrenda, botila jasotzeko)

 

 

Amaitzeko, animatzen zaituztegu datozen urteetan ere garraio modu jasangarri hauek erabiltzen jarraitzera. Dibertigarriagoa, osasuntsuagoa eta daukagun planeta polita zaintzeko gure esku dagoen zerbait izanik, jarraitu ezazue bide honetan. Zorionak guztioi.