Dagoeneko ikusgai daude Udako Oporrak 2022 programaren zehetasunak Gazteri sailaren webgunean

Udalak Udako Oporrak 2022 programan izena eman duten familiei jakinarazi nahi die, ekainaren 17tik aurrera gazteriako web orrian, gazteria.errenteria.eus jarriko dela joan den astean egin ziren bileretan eman den informazio guztia.

Egin ziren aurkezpenetan, helburuez eta lan-metodologiaz gain, oro har, egingo diren jarduerak aurkeztu ziren.
Bestalde, kontuan hartu beharreko hainbat gomendiorekin batera, horietako bakoitzaren taldeak eta erreferentziazko pertsonak aurkeztu ziren, eta familia bakoitzak jakin ahal izan zuen nor den jarduerak egiterakoan bere alabari edo semeari lagunduko dion pertsona.
Familiaren batek bilerara joaterik izan ez badu edo bilerara joan ondoren bertan azaldutakoa kontsultatu behar badu, gazteria.errenteria.eus. bidez egin dezake, edo udakooporrak@errenteria-udala.eus helbidera idatzi edo 943 449 606 telefonora deitu daiteke.