‘La buenas compañías’ Silvia Munten film berrirako castinga egingo dute bihar Merkatuzarren

‘La buenas compañías’, Silvia Munt zuzendariaren film berria abuztuaren 6an hasiko dira filmatzen Errenterian, Pasaian eta Hendaian.

Horretarako, Modfie casting plataformak 600 pertsona bilatu nahi ditu figurante eta esku-hartze laburrak izango dituzte aktore lanetan aritzeko. Mota guztietako profilak bilatzen dituzte: adin guztietako gizon, emakume eta haurrak 70eko hamarkadaren hasieran girotutako eszenetan parte hartzeko.

Castinga bihar, ekainak 23, egingo dute Merkatuzarren 10:00etatik 13:30etara eta 15:30etatik 20:00etara.

Era berean, izena emateko eta online castinga egiteko atal bat prestatu dute www.modfie.com webgunean.

Arduradunek adierazi dutenez, grabatu beharreko sekuentziak garai batekoak direla kontuan hartuta, ile tindatuak, orrazkera modernoak, ageriko tatuajeak eta antzekoak saihestu beharko dira.

Irusoin eta Oberon ekoiztetxeek emandako sinopsi ofizialaren arabera, ‘Las buenas compañías’ filmak Bea izeneko gazte baten istorioa kontatuko du, “zeinarentzat 1976ko uda etapa baten amaiera eta beste baten hasiera izango den, non ezer ez den lehen bezala izango”.