San Juan bezpera girotuko dute herriko hainbat eragilek

Herriko zenbait taldek San Juan bezperako iluntzea girotuko duten ekimenak antolatu dituzte:

18:30etik aurrera: Udal Txistularien Taldea herriko kaleetan zehar ibiliko da San Juan zortzikoa jotzen. Pontikan amaituko dute.

20:00etatik aurrera: Iztieta Auzoan hasi eta erdiguneko kaleetatik jarraituz, kalejira egingo dute Ereintzako txistulariek.

22:00: Urdiaingo Kantaia: Udako solstizioari ongi etorria eman eta uzta onak izateko gure arbasoek egiten zuten errito paganoa, Iraultza dantza taldearen eskutik. Herriko plazan.

22:15: Soka-dantza eta San Juan sua: San Juan bezperan ohikoa den soka-dantza eskainiko dute Ereintza dantza taldeko kideek udal korporazioko kideekin batera. Herriko plazan.

Auzoetako jaiak

Ekintza hauen gain, Fanderiako eta Gaztañoko jaiak ere izango dira hilaren 23 honetan.