Errenteriako Udalak behin-behineko ordezko parkinga ireki du Alabergan

ETS erakunde publikoak Galtzaraborda auzoa Altza eta Pasaiarekin lotuko dituen lurpeko trenbide saihesbidea egiteko burutzen ari den lana zenbait ondorio izaten ari da. Horien artean aparkatzeari dagozkienak ere badira. Izan ere, Aiako Harria kaleko 21 aparkaleku kendu beharko baitira datorren astetik aurrera, ekainaren 28an hain zuzen.

Horregatik, Errenteriako Udalak 54 plaza dituen behin-behineko aparkalekua ezarri du Alabergako garajeen gainean dagoen plazan. Aparkalekua aste honen hasieratik irekita dago, eta gauez erabili ahal izangoda; izan ere, ordutegia 21:00etatik 09:00etara doan tartera mugatuko baita.

Udal arduradunek jakitera eman dutenez, obrak dirauen bitartean erabili ahal izango da ordezko behin-behineko aparkaleku hau.