Madalenak 2022: Jai Batzordearen mezua

Jai Batzordeak ondorengo mezua zabaldu nahi izan die herritarrei Madalenei begira:

Gertu ditugu 2022ko Madalenak! Azken bi urtetan eskaintza kultural baten alde lanean aritu gara baina iritsi da herriko jaiak ohi bezala ospatu ahal izateko urtea. Eta gogotsu gaude!

Aurten jai giroan gozatzeko aukera izango dugu uztailaren 21aren aurreko egunetan hasi eta uztailaren 25a arte.

Programan jasota daude hilabete hauetan ilusio handiz auzolanean landutako ekintzak eta pozik gaude horregatik. Izan ere, gure nahia baita jaiak herritik eta herriarentzat izatea.

Egitarau zabala dugu, ilusioz prestatutako 110 ekintzatik gora izango dira: erakusketak, dantza, antzerkia, danborradak, lehiaketa eta dastaketa gastronomikoak, kirol jarduerak… Askotariko ekintzak, beraz, eguneko zein gaueko programa osatzeko. Eta 25 musika emanaldi baino gehiago, publiko eta gustu ezberdinei zuzenduta.

Gainera, txupinazoa bizitzeko aukera ezberdinak izango dituzte herritarrek: Mila koloreko txupinazo txikia, Holi txupinazoa, Zumardiko pantaila erraldoia eta nola ez, txupinaren jaurtiketa Herriko plazan zuzenean! Eta deialdi berezia egin nahi diogu bertaratu nahi duten elkarte zein herritar orori, jai giroan, Herriko plazara igotzeko 18:15ean Foru plazatik egingo dugun txupinazora igoera animatuarekin.

Era berean, etxetik edo munduko beste edozein lekutik txupinaren jaurtiketa streaming bidez ikusteko aukera izango da, zuzenean, Herri Bizia webgunearen bitartez. Denek izan dezagun aukera, gauden lekuan egonda ere, guretzat horren berezia den momentu hortaz gozatzeko.

Ezin ahaztu ere, momentu garrantzitsu honen aurretik, elkarlanaren lehenengo topagunea den Herri Bazkaria, uztailaren 21ean 14:00etan Herriko plazan.

Bazkariaz gozatzeko tiketak 16 euroko kostua du helduentzat eta 10 eurokoa haurrentzat. Menu beganoa ere izango du nahi duenak; horretarako, mezua bidali beharko du kultura@errenteria.eus helbidera, behin tiketa erosita denean.

Tiketak astelehen arratsaldean, hilak 27, jarriko dira salgai eta uztailaren 12a arte izango da erosteko aukera ondorengo lekuetan: Reyna taberna (Zumardia) eta Xera Gastroteka (Xabier Olaskoaga plaza).

Helduen menua 16 €

  •  Entsalada mixtoa
  •  Langostinoak
  •  Oilaskoa parrilan egina
  •  Limoizko sorbetea

Haurren menua 10 €

  •  Kroketak
  •  Patea
  • Oilaskoa parrilan
  •  Izozkia

Menu beganoa

  •  Entsalada mixtoa
  •  Kroketa beganoak
  •  Hanburgesa beganoa parrilan
  •  Limoizko sorbete beganoa

Jakinarazi nahi dugu ere, Madalenetako zapiak salgai jarriko direla astelehenetik aurrera, 6 euroan, ondorengo lekuetan:
Erdialdea: Hostoak, Mª Asun Lentzeria, Paris Mertzeria, Ikusi Makusi, Rosmy, ADN Estética.

  • Lartzabal: Lartzabal Taberna
  • Gabierrota: Zubia Kafetegia
  • Fanderia: Fanderia Gozo-denda
  • Agustinak: Uriña
  • Alaberga: Graficas Diana
  • Kaputxinoak: Geza eta Gazia Gozo-denda, Sorgintxulo Estankoa
  • Beraun: Koro Oinetakoak
  • Pontika: Eder Gozo-denda
  • Galtzaraborda: Irizar Harategia
  • Zamalbide: Zamalbide Taberna
  • Iztieta: Almacenes Iztieta
  • Olibet: Lekuona Fabrikako Kantina

Amaitzeko jai batzordearen apustua da jaiak guztion gozamenerako izatea, eta jaiez libre gozatu ahal izatea. Ez dugulako ausartak izan behar libreak baizik. Horregatik, erasorik gabeko Madalenak helburu dituzten neurriekin bat egiten dugu.

Guk, Madalen jaiak prestatzen gozatu dugun adina gozatuko dugu festak bizitzen, eta herritarrek ere hala goza ditzaten espero dugu: jaiak marraztuz, jaietan parte hartuz, jai herrikoiak biziz.