Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.

Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan.

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2022ko maiatzaren 31ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 1154 zk.tik 1414 zk.ra, (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Proposamena: Aurrekontu aldaketa (dirulaguntza izendunak eta tranferentzi kredituak KALD-11) onartzea.

4. EH Bildu Orereta/Errenteriak eta Elkarrekin Errenteriak aurkeztutako mozioa, errefuxiatu eta migratzaileen eskubide eta beharrei buruzkoa.