Zabalik da Esnabide kalea luzatzeko bide berria eta 27 aparkaleku gehiago gaitu dira

Dagoeneko zabalik dago herritarren erabilerarako Esnabide kalea, Cristobal Gamon BHIaren parean, Esnabide baserriaren aurreko biribilgune berriarekin lotzen duen tartea.

Horrela, ibilgailuek irteerako norabide bakarreko kale batetik jarraitu ahal izango dute biribilgune berriraino.

Bestalde, lineako 27 aparkaleku jarri dira kale-tarte berrian. Aparkatzeko toki hauek otsailean gaitu ziren 58 plazei gehitzen zaizkie, Galtzaraborda hiribidetik (igerilekuen ondoan) Esnabide baserriaren aurreko biribilgune berriraino doan zatian, Don Boscoko sarbide berria barne.