Hiri mantenuaren alorrean egindako azken lanak

Hona Udalak hiri mantenuaren alorrean egindako azken lanak. Batzuk hiri-altzariak mantentzeko planaren baitan egin dituzte, eta beste zenbait herritarren eskaerei erantzuteko.

Dario Regoyos kalean autobus geltoki bat jarri dute.
Listorretako barbakoak konpondu dituzte.
Beraungo igerilekuetan hainbat hobekuntza burutu dituzte, igeltseritza konponketak eta banku zein egur-elementuen berrikuntza.
Iztietako pasealekuan elementu bio-osasungarriak jarri dituzte.

 

Parke kalean eta Gaztañon lore dorreak jarri dituzte.
Don Bosco ikastetxean argiteriaren zati bat aldatu dute.
Beraungo futbol zelaian argiteriaren zati bat aldatu dute.
Aiako Harria kalearen atzealdean baranda berritu eta margotu dute.