Udalak Koldo Mitxelena ikastetxearen Markola eraikineko patioaren estalkia eraikitzeko obrak lizitaziora atera ditu

Estalkiaren proiektua

Udalak lizitaziora atera du Agustinak auzoko Koldo Mitxelena ikastetxeko Markola eraikineko patioaren estalkia egiteko obren kontratua.

Aipatutako ikastetxeko patioa estaltzeko proiektuak, 2019-2023 Agintaldi Planean jasotakoak, jarraipena ematen die 2020an eraikin horretan egindako hobekuntzei.

Kirol-pista estaltzeak aukera emango du aire zabalean eskolak, kirol-jarduerak eta bestelako ekitaldiak garatzeko, baldintza meteorologikoak txarrak badira ere.
Kontratatu beharreko obren aurrekontua 694.310,15 eurokoa da (BEZa barne), eta Udalak Eusko Jaurlaritzaren 353.999,50 euroko dirulaguntza izango du lanak gauzatzeko.

Lanen kontratazioaren xehetasunak www.errenteria.eus orriko Kontratatzailearen profila atalean daude eskuragarri.