Errenteriako VIII Tenis Opena Ereintza Madalen Saria azken fasera iristen ari da

Ereintza Eskubaloiak antolatuta, ATG-ren (Gipuzkoako Teniseko afizionatuak) eta Errenteriako Udalaren laguntzarekin, Madalen Saria Errenteriako VIII. Ereintza Open Tenis Txapelketa jokatzen ari dira Beraungo Pista Balioaniztunean. Txapelketa ekainean eta uztailean jokatzen ari da eta finalak Madalenetan jokatuko dira.

Ereintzak nabarmendu du lehenengo zazpi edizioek harrera ona izan zutela. Lehenengoan 24 jokalarik parte hartu ahal izan zuten eta izen-emateak osatu ziren. Bigarrenetik, parte-hartzaileen kopurua 32ra igo zen, eta koadroak ere osatu ziren, parte-hartzaileen artean txapelketak izan duen harrera ona dela eta. Horren erakusgarri da ATGk Gipuzkoan jokatzen diren txapelketa guztien artean puntuaziorik altuena lortu izana.

Aurten lehiaketak 33 partaide ditu eta lehiaketa sistema honako hau da: lau tenislariko zazpi talde eta bost tenislariko talde bat egongo dira. Tenislari bakoitzak multzo bereko besteen aurka partida bat jokatuko du eta multzo bakoitzeko sailkapena lortuko da. Ondoren, lau kategoriatan jokatuko dira zuzeneko kanporaketak. Hau da, lehen zortzi sailkatuek final-laurdenak, finalerdiak eta finala jokatuko dituzte euren artean, bigarren sailkatuek euren artean… Horrela, Madalenetan txapelketako lau finalak jokatuko dira (maila bakoitzeko bat). Txapelketa-sistema honek gutxienez lau partida jokatzeko aukera emango dio tenis-jokalari bakoitzari.

Parte-hartzaileei dagokienez, Gipuzkoako erraketa onenekin gozatzeko aukera egongo da: Errenteriako 8, Donostiako 17, Lasarteko 2 eta Tolosa, Legorreta, Urnieta eta Hondarribiako bana. Zaragoza eta Berako jokalariak ere egongo dira. Patxi Fadrique Lasarteko tenislariak gurpildun aulkiaren modalitatean parte hartuko du.

Parte-hartzaileen koadroa orain arteko mailarik altuena duena da, aurreko edizioetako irabazle eta finalistek, Raul Ramosek, Inko Mujikak eta Gaizka Adurizek parte hartze ari baitira. Azken hau torneoko egungo txapelduna da.
Tenisaren zale diren ikusleek dohainik ikusi ahal izango dituzte partidak txapelketa osoan zehar (astegunetan 16:00 – 21:00 bitartean, larunbatetan 10:15 – 22:00 bitartean eta igandeetan 10:15 – 14:00 bitartean).

Emaitzei eta sailkapenei dagokienez, txapelketaren nondik norakoak ere jarraitu ahal izango dira webgunean: www.atgtour.es.