Madalenetako txupinazoa Udaletxeko balkoitik ikusi nahi al duzu?

2019ko txupinazoa

Aurten ere Madalenetako txupinazoa Udaletxeko balkoitik ikusteko bost sarrera bikoitz (denera 10 lagunentzat) zozketatuko ditu Udalak.

Izena emateko esteka honetan jadanik erabilgarri dagoen formularioa bete behar da: herribizia.errenteria.eus/zozketa.

Internet bidez egin ezin dutenek 943 449 598 telefono zenbakira dei dezakete uztailaren 4tik 8ra bitartean, 09:00etatik 13:30era.

Pertsona bakoitzak behin bakarrik eman dezake izena.

Izen-ematea datorren ostirala arte, uztailak 8, egongo da zabalik. Zozketa uztailaren 13an egingo da, eta 14an argitaratuko dira irabazleen izenak Herri Bizian.