Urdaburu Mendizale Elkarteak ohiko Abau bordara irteera antolatu du

Urdaburu Mendizale Elkarteak ohiko Abau bordara irteera antolatu du asteburu honetarako.

IBILBIDEA:

Uztailak 9, larunbata: Santa Engrazi-Ehujarre-Erraize-Belagoa aterpea [11 km; 1050 m; 5h]

Uztailak 10, igandea: Zuriza-Tacheras-Quimboa (2186)-Linza [15 km, 1050 m ; 6h30]

AUTOBUSA: Larunbatean 7:00etan Errenterian (Zumardiko geltokian) eta 7:15ean Aritzetan (autopistan).

NON LO EGIN eta ZER ERAMAN:

Eguneko motxilarekin aski dela adierazi dute antolatzaileek. Larunbatean elkartearen Abau aterpean lo egingo dute parte-hartzaileek. Maindireak edo zaku arin bat eraman behar da.

PREZIOA: denera 45€ bazkideak eta 50€ ez bazkideak, autobusa eta aterpea.

Uztailaren 7ra arte egongo da izena emateko epea zabalik. Ohi bezala, astearte eta ostegunetan 19:00-21:00 bitartean, elkartearen egoitzan edo 943 527 879 telefonoan.

Formulario honen bidez ere eman daiteke izena:

Informazio guztia hemen dago eskuragarri.