‘Esklerosi Anizkoitzagatik Busti Zaitez’ ekimena egingo dute igandean Errenterian

Igande honetan Errenteriara itzuliko da, aurreko urteetan bezala, “Esklerosi Anizkoitzagatik Busti Zaitez” ekimena, ADEMGIk Gipuzkoako hainbat udalerritan egiten duen gizartea sentsibilizatzeko eta baliabideak erakartzeko kanpaina garrantzitsuena.

Jardunaldi solidario honen helburuak dira, batetik, gizartea gaixotasun neurologiko honek aurkezten dituen arazoez sentsibilizatzea eta informatzea eta, bestetik, Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkarteak gaixotasuna pairatzen duten pertsonentzako eskaintzen dituen birgaitze-zerbitzuak finantzatzeko dirua lortzea.

Antolatzaileek azaldu dute arrazoi asko daudela “bustitzeko”:

• Gipuzkoan 750, Euskadin 2.700 eta Estatu osoan 55.000 pertsonek pairatzen duten Esklerosi Anizkoitzaren zergatia oraindik ezezaguna delako.

• Zirkulazio-istripuen ondoren, pertsona heldu gazteen desgaitasunaren bigarren arrazoia delako.

• Elkarteari beharrezko baliabide ekonomiko eta materialak emateko, gaixotasuna pairatzen duten pertsonei eskaintzen zaizkien errehabilitazio-zerbitzuak finantzatzeko eta beren bizi-kalitatea hobetzeko.

Nola parte hartu Errenteriako kanpainan:

• Uztailaren 10ean, igandean, Fanderiako igerilekuan egongo den standera gerturatuz, non Katuki Saguyakik edizio honetarako diseinatutako merchandising produktuak eros ditzakezu.

• Dohaintza bat eginez.

• Kanpaina sare sozialetan zabalduz, ADEMGI etiketatuz eta #bustizaitez2022 #mojate2022 hashtag-ak erabiliz.

Hauek dira ADEMGIren sare sozialak:

Facebook: ADEMGI – Esclerosis Múltiple Gipuzkoa

Twitter: @emademgi

Instagram: @ademgi_emgipuzkoa