Etxeko hondakin toxiko eta arriskutsuak gaika biltzeko zerbitzua aldatu egin da Galtzarabordako kiroldegian eta landa-eremura zabaldu

Errenteriako etxeko hiri-hondakin solidoen (HHS) gaikako bilketa hobetzeko eta zabaltzeko, aldaketak izango dira etxeko hondakin toxiko eta arriskutsuen atoien (garbigune mugikorrak) kudeaketan.

Horrela, astelehenetan Galtzarabordako kiroldegian egiten zen gaikako bilketa bikoiztu egingo da eta larunbat eta igandeetan egingo da, asteburu honetatik bertatik aurrera.

Gainera, uztailaren 11tik aurrera, landa-eremuko zerbitzua zabalduko da Zamalbideko aparkalekuan, astelehenetan egun osoan, HHSen ekarpen-gunearen ondoan.

Hemen ikus daitezke kokapen eta egun guztiak:

2021ean udalerriko hondakinen % 60 gaika bildu ziren. Errenteriako Udalak herritarrak animatu nahi ditu gaikako bilketan eta hondakinen birziklatzean aktiboki laguntzen jarraitzeko, ingurumena babesteko eta klima-aldaketaren ondorioak arintzeko.