Bonuen kanpaina berrira atxikitzera deitu ditu Udalak herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu emaileak

Udalak dei egiten die herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu-emaileei izena ematera tokiko ekonomia bultzatzeko irailean hasiko den bono-kanpainan parte hartzeko.

Atxiki daitezkeenak dira, bonuen bidez ondasun edo zerbitzuak erosteko aukera ematen duten Errenteriako merkataritza, zerbitzu, ostalaritza, eta jatetxeetako txikizkako establezimendu guztiak. Deialditik kanpo gelditzen dira, beraz, firma handien, eta estatuan edo nazioartean ezarpen handia duten enpresa filialak, baita azalera handiak ere —400 metro koadro baino gehiagokoak—.

Nola atxiki

Interesdunek bizi.errenteria.eus/bonuak gunean aurkituko duten formularioa bete eta entregatu beharko dute. Modu telematikoan eman ahal izango dute errenteria.eus-eko tramite telematikoetan. Fisikoki, berriz, Errenkoalderen bulegoan egin ahal izango dute. Azkenik, Udalak ere jasoko ditu ZU! arreta zerbitzuan.

Kudeaketa mailan egongo diren aldaketak direla eta, aurreko kanpainetako izen-emateek ez dute baliorik izango. Hortaz, parte hartu nahi dutenek berriro eman beharko dute izena.

Bonuen kudeaketa, aplikazio mugikor baten bidez

Kanpaina honek ekarriko duen aldaketa nagusia bonuen balidazioa eta ordainketa automatizatzea da. Izan ere, Bizi Errenteria izeneko mugikorretarako aplikazioaren bidez egingo baitute atxikitutako establezimenduek. Aplikazio honek kudeaketa arindu egingo du, baita informazioaren gardentasuna eta segurtasuna bermatu ere.

Atxiki ondoren, aplikaziorako sarrera edukiko dute establezimenduak, euren izena Bizi Errenteria web orrian argitaratuko du Udalak eta bonu kanpainaren publizitate materiala jasoko dute.

Edozein zalantza argitzeko telefono zenbaki hauetara dei dezakezu: 010 eta 943 449 600.

Herritarrei begira, kanpaina aurrekoen baldintza berberetan egingo da.