Udalerriaren irisgarritasun plana ikusgai jarri du Errenteriako Udalak ekarpenak jasotzeko

Errenteriako Udala Udalerriko Irisgarritasun Plana eguneratzeko lanak bukatzen ari da. Azkeneko hilabeteetan herritarrekin lanean aritu da hainbat modutan planaren edukia ahalik eta eraginkorrena izan dadin. Planaren elaborazioa kontraste fasean sartu da eta udalak ikusgai jarri du orain arte egindakoa, nahi duenak ekarpenak egin ahal izateko.

Planaren materialak https://errenteria.eus/irisgarritasun-plana/ helbidean kontsultatu daitezke.

Ekarpenak egiteko epea gaur hasi eta irailaren 15ean bukatuko da. Herritarrek planarentzako hobekuntzak proposatu ahal izango dituzte hiru modutan:

Berritu eta gero, plan horrek Errenteriako irisgarritasunaren egoera ebaluatuko du, bai eta udalerriko irisgarritasunaren arloko jarduketa garrantzitsuenak ere, hiri-inguruneak, espazio publikoak, udal-eraikinak, garraio publikoa eta informazio-sistemak pixkanaka egokitzeko.

Aurrekariak

Udalaren lehen irisgarritasun-plana 2003. urtean egin zen, eta 2011. urtean berrikusi zen Errenteriako auzo guztietara begirada zabaltzeko, igogailu eta ibilbide irisgarrietatik abiatuta zati altuenekiko konexioa hobetzearen alde eginez.

Azken hamar urte hauetan honako hiri-igogailu hauek garatu dira: Apeadero kaleko igogailua, Parke-Urdaburuko bi igogailuak, Basanoaga-Sorgintzuloko bi igogailuak, Ramon Maria Azkue-Markolako igogailua, Alabergako bi igogailu, Urdaburu-Jaizkibelgo igogailua, Beraun-Jesus Guridiren bi igogailuak. Gainera, arrapalak egin dira gune hauetan: Zabaleta Anaiak, Urdaburu kalea 1, Jaizkibel kalea 10 eta 12 zenbakiak, Miguel Zabaleta 21 eta 23, Santa Klara 26 eta 28, Uztargi haur-eskola, Markola ikastetxea eta abar.