Hiri mantenuaren alorrean egindako azken lanak

Hona Udalak hiri mantenuaren alorrean egindako azken lanak. Batzuk hiri-altzariak mantentzeko planaren baitan egin dituzte, eta beste zenbait herritarren eskaerei erantzuteko.

Galtzarabordako igogailu inguruan lore-dorreak jarri dituzte
Parke kalean lore-dorreak ipini dituzte
Beraungo Juan Crisostomo Arriaga kalearen amaieran, mural bat margotu dute
Alabergan kimaketak egin dituzte
Nafarroa etorbideko espaloia konpondu dute, Alabergatik Kaputxinoseko tunela bitartean
Zakarrontzi berriak jarri dituzte Pelotari kalean
Beraun kaleko baldosak berritu dituzte