Trafiko mozketak egongo dira larunbatean Donostiako Klasikoa dela-eta

Donostiako Klasikoa proba dela eta, Udaltzaingoak trafikoaren gaineko zenbait neurri ezarri ditu uztailaren 30erako.

Zirkulazioaren gaineko neurriak

Nafarroa etorbidea, Larzabaleko biribilgunetik Galiziako biribilgunera (Niessen) eta azken biribilgune horren eta Lezoko biribilgunearen arteko zatia itxita egongo dira, gutxi gorabehera, 14:35etik 17:00etara. Une jakin batzuetan trafikoa ireki ahal izango da lasterketa bi aldiz pasatzen delako erdigunetik.

Beharrezkoak ez diren itxaronaldiak saihesteko, gidariei eskatzen zaie ordutegia kontuan har dezatela eta ordezko bideak erabil ditzatela Nafarroako hiribidera joateko, eta N-1 errepidea (saihesbidea) eta erdialdeko kaleak erabiltzea gomendatzen zaie auzoetara sartzeko.

Halaber, erdigunetik oinez joateko asmoa duten herritar guztiei eskatzen zaie kontuan har ditzatela ordutegi horiek eta arreta handiz ibil daitezela ibilbideak eragindako oinezkoentzako pasabideak zeharkatzean.

Nafarroako etorbidean eragindako eremuan dauden garajeetan aparkatzen dutenek kasu horietan erabili ohi diren sarbideak erabili beharko dituzte.