Zaborraren, pasabideen eta lurzoru publikoaren erabileraren gaineko tasak ordaintzeko epea, zabalik

Urriaren 3a arte, hau barne, kobratzeko jarrita egongo dira 2022ko ekitaldiko ordainagiri hauek:

• Hondakinen Bilketagatiko Tasa

• Ibilgailuak Sartzeko Tasa

• Toki Publikoko Lurzoruaren Aprobetxamendu Tasa

Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean baimendutako entitate eta kontuan kargatuko dira.

Ordainagiria helbideratuta ez daukaten zergadunek, beren ordainketak ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan, edozein entitate laguntzailetan, edo webgunearen bidez (www.errenteria.eus/zu) egin ditzakete, goian aipatutako epea amaitu bitartean.

Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko dira.