Arramendi pasealekuan esku hartuta, aparkatzeko tokiak bikoiztuko dituzte

Mugikortasuna | Pontika 2022-09-01 | 0

Arramendi_pasealekuko_lanak_Pontika_parke_aparkalekuaArramendi pasealekuan egingo den esku-hartze baten ondorioz, aparkaleku kopurua bikoiztuko da, 12tik izatetik 25era pasatuko dira. Horretarako, egungo lineako aparkalekuaren ordez bateriako aparkaleku bat jarriko da.
Lanak dagoeneko hasi dira, eta obrak egiteko epea 6 astekoa da eta esleipenaren aurrekontua 40.928,96 eurokoa izan da.
Parkea gero eta hurbilago
Azken urte honetan, parkea lortzeko prestaketetan ezinbestekoak diren hainbat ekintza gauzatu dira. Zehazkiago, etorkizuneko Barandiaran parkea zehazteko prozesua burutu da, eta lurzoruaren kalitatearen azterketa osatzeko eta egungo egoera ezagutzeko behar diren laginketak ere egin dira.
Horrekin batera, hondeaketa-plana eta lurzoruaren kalitatearen tratamendurako plana idazten ari dira. Plan horren bidez, lurzorua deskontaminatzeko baimenak eskatu ahal izango zaizkio Eusko Jaurlaritzari. Halaber, lizitazio ekinbidean dago parkea egiteko proiektua, prozesuan landutako diseinua kontuan hartuko duena.
Esku-hartze horrekin, eta Beraun kalearen behealdean egingo diren hurrengo aparkalekuekin, ibilgailu-parkearen eremua libratzeko behar diren aparkalekuak sortuko dira orain.

No comments yet.

Utzi erantzuna