Atlantikaldia dela eta, aldaketak egongo dira trafikoan

Atlantikaldia dela eta, Udaltzaingoak trafikoari buruzko hainbat neurri ezarri ditu.

Aparkalekuen gaineko neurriak

Ezin izango da leku eta ordu-tarte hauetan aparkatu:

• Panier aparkalekuan, irailaren 13ko 20:00etatik irailaren 18ko 20:00etara.

• Astotokiko aparkalekua eta Nafarroa hiribidea, Aurrerako zubiaren eta Santa Klarako biribilgunearen artean, ibilgailurik gabe egon beharko dira hilaren 15eko (osteguna) 08:00etatik 20ko (igandea) 20:00etara.

• Foru plazako zamalanetarako eremuan, hilaren 14eko 08:00etatik irailaren 18ko 09:00etara.

• Zamalbide kalean, irailaren 16ko 10:00etatik irailaren 18ko 09:00etara.
Aparkaleku hauek egokituko dira, honako ordutegi hauekin:

• Mendi Lore Aldearen zabalgunea (zezen-plaza zaharraren zabalgunea) Lousada kalean, 15, 16, 17 eta 18 egunetan, hilaren 18ko 20:00ak arte.

• Touring hiribideko tenis pistak 15, 16, 17 eta 18 egunetan, hilaren 18ko 20:00ak arte.

• Telleri ikastetxeko aparkalekua, Bittor Idiazabal kalean, irailaren 16 eta 17an, 19:00etatik 04:00etara.

Trafikoa moztea

• Irailaren 15ean, osteguna, 19:45etik 22:15era, Santa Klarako biribilgunetik Galiziako biribilguneraino Nafarroa etorbidea itxiko da Agirre Lehendakariaren plazan egingo den kontzertuak irauten duen artean.

• Irailaren 16an, ostirala, 16:45etik 02:30era Zamalbide kalea eta Panier zubia itxiko dira jarduerak eta kontzertua egiten diren bitartean, eta 19:45etik 01:30era Nafarroa etorbidea itxiko da Santa Klarako biribilgunetik Galiziako biribilguneraino Agirre Lehendakariaren plazan kontzertua egiten den bitartean.

• Irailaren 17an, larunbata, 10:00etatik 02:30etara Zamalbide kalea eta Panier zubirako sarbidea itxiko dira jarduerak eta kontzertua egiten diren bitartean, eta 19:45etik 01:30era Nafarroa etorbidea itxiko da Santa Klarako biribilgunetik Galiziako biribilguneraino Agirre Lehendakariaren plazan kontzertua egiten den bitartean.

Udaltzaingoaren herritarren arretarako bulego mugikorra

Hilaren 16an eta 17an, Nafarroako etorbidearen mozketa ordutegietan, Zubiaurreko zubiaren eta Lekuona Fabrikako zurezko zubiaren artean Udaltzaingoaren herritarren arretarako bulego mugikor bat jarriko da, jaialdian zehar sortzen diren eskaerei erantzuteko.

Garraio publikoa

Nafarroa etorbideko mozketetan, zati horretan Oiartzun-Irun-Hondarribia norabidean doazen autobusak eta Donostiarantz doazenak GI-636 (saihesbidea) errepidetik desbideratuko dira, eta Zumardiko, Gabierrotako eta Lartzabaleko geltokiak bertan behera geratuko dira.