Auzoetako emakume elkarteek ikasturte berrirako prestatu duten jarduera eskaintza aurkeztu dute

Errenteriako auzoetako emakume elkarteek, ‘Emakumeak martxan’ izeneko jarduera-eskaintza aurkeztu dute 2022-2023 ikasturte berrirako.

Bertan 7 auzotako emakume elkartek auzoz auzo antolatzen dituzten ekintzak batzen dira. Guztira, 50 bat jarduera eskaintzen dira, Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea helburu programaren barruan.

Izena ematea elkarte bakoitzean egingo da irailaren 20an, 21ean eta 22an 17:00etatik 19:00etara eta ikastaroetan parte hartzeko matrikula ordaindu beharko da. Kuota elkarte bakoitzak jarritakoa izango da.

Era berean, gogorarazi dute taldeak zozketa bidez osatuko direla, eta ez izen-emate hurrenkeraren arabera.

Jardueren xehetasunak fitxategi honetan kontsulta daitezke.