Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astean hainbat ekintza antolatu ditu Udalak

Irailaren 16tik 22ra Errenterian eta Europar Batasuneko hamaika herritan Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea ospatuko da “Konbinatu eta mugi zaitez!” lelopean.
Errenteriako Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu aurtengo ediziorako: Oiartzun ibarraren arroko irin-errotak (Iurrita eta Fanderia) ezagutzeko bizikleta-txangoa, bigarren eskuko txirrindu-azoka eta material ziklista birziklatzeari buruzko jokoak eta tailerrak:

  • Erroten ibilbidea txirrinduan (irailak 17, larunbata): 10:30 – 13:30 bitartean, bakoitzak bere bizikletan txango gidatua egin ahal izango du bidegorrian barrena Oiartzun ibaiaren bi irin-erroten jarduera ezagutzeko, Fanderiakoa eta Yurritakoak Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar dute:
    turismoa@oarsoaldea.eus / 943 494 521
    galemysfanderia@gmail.com / 690 720 264
  • Bigarren eskuko txirrinduen azoka (irailak 23, ostirala): Gamon Zumardian, 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik. Beren objektuak azokan saldu nahi dituztenek doako gordailu-sistemara eraman ditzakete egun berean, 15:00-16:30 bitartean. Aurten bizikletak eta patineteak onartuko dira. Gordailu zerbitzuko kideak arduratuko dira egunean bertan objektuen zaintzaz, salmentaz, saldutakoaren dirua emateaz eta saldu ez direnak jabeei itzultzeaz.
    Gordailu-zerbitzurako aurrez izena eman beharko da nahitaez, 943 670 249 zenbakian edo www.merkabi.eus/errenteria webgunean. Hitzorduak emango dira azokaren egunean ilarak saihesteko, eta ez da onartuko 500 eurotik gorako preziorik.
  • Mugikortasun tailerrak eta jolasak (irailak 23, ostirala): Gamon Zumardira hurbiltzen direnek bizikleta-pieza birziklatuekin egindako kaleko jokoak eta material ziklista birziklatzeko tailerraz gozatzek aukera izango dute.

Iturria: https://mobilityweek.eu

Aurtengo edizioan, konektibitatea hobetzea helburu

Aurtengo edizioan, Europako Batzordeak esperientzia, sormena eta dedikazioa eskaintzen duten pertsonen eta lekuen arteko sinergiak sustatzea du helburu, mugikortasun jasangarriaren inguruan kontzientziatzeko eta mugikortasun aktiboaren aldeko portaera-aldaketa sustatzeko.

Mugikortasunaren Astea tokiko mailan Udalak antolatu du eta kanpaina bideratu nahi da herritarrak sentsibilizatzera hirian ibilgailu pribatua modu irrazionalean erabiltzeak osasun publikoarentzat eta ingurumenarentzat dituen ondorio negatiboen inguruan, ahaztu gabe garraiobide iraunkorragoak erabiltzearen onurak, adibidez garraio publikoa, bizikleta eta oinezko joan-etorriak.