Altxu kalea gaur arratsaldean irekiko da berriro trafikoarentzat

Gaur arratsaldean irekiko da berriro trafikoarentzako Altxu kalea, joan den igandean 1 eta 3 atariak hartzen dituen etxebizitza-blokean pitzadura arriskutsuak antzeman zirenetik itxita egon dena.

Komunitateak kontratatutako enpresa bat fatxada eraisten eta behin-behineko irtenbide bat ezartzen ari da, behin betikoa zein izango den erabaki bitartean.

Behin behineko irtenbide hori ezartzen amaitzen dutenean, bizilagunek osorik erabili ahal izango dituzte etxebizitzak. Izan ere, batzuek ezin izan dute etxebizitzen zati bat erabili egun hauetan.