Sei ikastaro, sei tailer eta hiru jabekuntza taldek osatzen dute Eskola Feministaren udazkeneko programazioa

Argazkian: Itziar Ostolaza, Berdintasun zinegotzia, eta Amaia Cuesta, Berdintasun teknikaria

Errenteriako Udalak Eskola Feministaren 2022-23 ikasturteko programazioa aurkeztu du.

Bederatzigarren urtez, Eskola Feminista jarriko da martxan, erabiltzaileen eskaerei eta azken urtean, pandemia-aldiaren ondoren, antzemandako eskaerei erantzuteko diseinatutako eskaintzarekin.

Era berean, iazko datu positiboak nabarmentzeko modukoak dira. Eskainitako 228 plazetako bat edo gehiago bete zituzten 289 emakumek eman zuten izena.
Urritik aurrera 6 ikastaro, 4 tailer eta 3 jabekuntza talde jarriko dira martxan, baita bi tailer ere Neska Gazteen Txokoan (16-25 urte bitartekoak):

6 ikastaro:

– Emakumeak sareak ehuntzen

– Munduko emakumeen literatura

– Nork bere burua ondo zaintzen eta maitatzen ikastea

– Gorputzaren kontzientzia eta erlaxazio gunea

– Batukada feminista

– Kakorratzez sareak sortzen

4 tailer:

– Mendi orientazioa

– Emakumeak zoratuagoak gaude?

– Atsolorra: amatasuna feminismotik hizpide

– Maitasuna: maitasun loturak eraikitzen tratu onetik abiatuta.

3 jabekuntza talde:

– Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeen gunea

– Emakume zaintzaileentzako topagunea

‍- Emakume migratuentzako topagunea

‍Jabekuntza taldeak talde dinamikoak dira, urteko edozein momentutan dago parte hartzera sartzeko aukera.

‍Neska gazteen txokoaren tailerrak:

‍- Lesbianismoa eta bisexualitatea, badute zerikusirik nirekin?

‍- Autodefentsa feminista, sakontzea

Jarduera guztien zehaztapenak Emakumeen Etxean zein beste udal eraikinetan egongo diren eskuorrietan edo udalaren webgunean ikus daitezke.

Jarduera guztiak doakoak dira eta izena emateko epea irailaren 19tik 29ra arte irekiko da, tailerren kasuan izan ezik, horien izena emateko epea hasi baino 3 egun lehenago itxiko baitute.

Izena emateko bide hauek daude: ZU! Zure Udala Arreta Zerbitzuan, (arratsaldez hitzordua hartu behar da 943 44 96 00 telefonoan) edo online Udalaren webgunean.

Informazio gehiago nahi izanez gero Emakumeen Etxean bertan (Txirrita Parkea, z.g) edo telefonoz (943 449 630) jasotzeko aukera egongo da, ohiko ordutegian, astelehen eta ostiraletan 9:00etatik 13:00etara eta astearte, asteazken eta ostegunetan 16:00etatik 20:00etara.

‍Emakumeen Etxearen zerbitzuak

Gogoratu, halaber, Emakumeen Etxeak lau zerbitzu eskaintzen dituela, doakoak eta 16 urtetik gorako emakumeentzat (Norberaren zaintza psikologikorako eta sexualerako gunea izan ezin, hori 14 urtetik gorakoentza baita):

– Norbanakoaren jabekuntzarako gunea, asteartetan, 16:00-18:00.

– Orientazio juridikoa, asteartetan, 18:00-20:00.

– Norberaren zaintza psikologikorako eta sexualerako gunea, ostegunetan, 17:00-19:00. (14 urtetik gorakoentzat)

-“Parekatu” aholkularitza, ikasketak eta prestakuntza-ibilbideak homologatzeko, hileko azken asteazkenean, 16:00-20:00.

Edozein kasutan, zerbitzuak jaso ahal izateko hitzorduak aurrez eskatu beharko dira, Emakumeen Etxean (Txirrita parkea) bertan:

9:00-13:00 Astelehen eta ostiralak

16:00-20:00 Astearte, asteazken eta ostegunak

Email bidez: emakumeenetxea@errenteria.eus edo telefonoz 943 449 630.