Fanderiako igogailua birgaitzeko lanetako batzuk gauez egingo dira aste honetan zehar

Agustinak | Fanderia | Hiri Mantenua 2022-09-19 | 0

Gaur gauean, Agustinak eta Fanderia lotzen dituen pasabidea eta igogailua birgaitzeko eta hobetzeko obren barruan, pasabidearen egiturazko elementuak saneatu eta tratatzeko eta aldamioa muntatzeko lanak burutzen hasiko dira.

Lan horien exekuzioa zaila eta konplexua denez (Euskotrenen ordutegiekin koordinazioa, lan bertikalak egitea, etab.), lanok gauez egin beharko dira (23:00-6:00), eta 7 eguneko iraupena izango dutela aurreikusten da. Beraz, Udalak azaldu du sortzen diren eragozpenak beharrezkoak direla jarduketa hori gauzatu ahal izateko.

Era berean, gogorarazi du, obran ezarritako prebentzio- eta segurtasun-neurriek ezartzen duten bezala, obran zehar oinezkoentzako sarbidea erabat debekatuta dagoela.

No comments yet.

Utzi erantzuna