Donosti Ereski Kultur Elkarteko Schola Gregorianistak kontzertua eskainiko du larunbatean Maria Magdalenaren basilikan

Larunbatean, hilak 24ean, 20:00etan, Donosti Ereski Kultur Elkarteko Schola Gregorianistak kontzertua eskainiko du Errenteriako Maria Magdalenaren basilikan, Maria Magdalenaren Lagunak elkarteak antolatuta.

Donosti Ereski Gregoriar Scholak proiektu bat garatu du, musika gregoriarra eta euskal literaturaren “gurasoetako” bat (Nicolas Ormaetxea Orixe) uztartzen dituena. Donosti Ereskik melodia gregoriarrean abestuko ditu Orixek latinetik euskarara itzuli zituen mezak eta bezperak.