Bi urtez ospatu ezinik egon ondoren, larunbat honetan itzuliko da Egiluze Ikastetxeak antolatutako Familia Lasterketa ekimena.
Hitzordua Xabier Olaskoaga Plazan egingo den Zumba Masterclass batekin hasiko da 16:30ean. Lasterketa 17:30ean hasiko da, plazan bertan, eta 3 kilometroko ibilbidea izango du erdialdeko eta Fanderiako kaleetan zehar, abiapuntuan amaitzeko. Ibilbide laua, irisgarria eta erraza da, nahi duen orok bere erritmoan parte har dezan.
Arratsaldea alaitzeko musika ere izango da.
Gainera, lasterketan zehar hornidura eta sarien zozketak egongo dira herriko laguntzaile eta babesleen eskutik.
Izena Forum Sporten (Niessen merkataritza-gunea), ikastetxeko idazkaritzan edo, lasterketa hasi aurretik, Xabier Olaskoaga plazan jarriko den mahai batean eman daiteke. Prezioa 3 eurokoa izango da 16 urtetik beherakoentzat eta 5 eurokoa helduentzat.