2022-2023 ikasturteko Familia Eskola zerbitzua urrian jarriko da martxan

Argazkian: Itziar Ostolaza, Hezkuntza zinegotzia, eta Sandra Muñoz, Familia Eskola zerbitzuaren arduraduna

Errenteriako Udalak, beste ikasturte batez, martxan jarri du Familia Eskola zerbitzua. Zerbitzu honen xede nagusia 2 eta 16 urte bitarteko haurren familiei tresnak eskaintzea da, haien seme-alaben heziketan bidelagun izanik, betiere haien eguneroko beharretatik abiatuta.

Errenteria herri hezitzailea izateko asmoarekin jarraituz, Udalak garrantzia eman nahi die Errenteriako familien topaguneei.

Horregatik, familia eskolak aurreko ikasturtean eskaini ziren hiru zerbitzuak mantenduko ditu, familien behar eta nahietara ahalik eta malgutasun handienarekin iristeko helburuarekin:

– Guraso taldeak, aurrez aurre zein on-line.

– Saio monografikoak non gai hauek landuko dira: komunikazioa eta asertibitatea, teknologia berrietan heztea, bizitzarako trebetasunak garatzea edo anai-arreben arteko harremana hobetzeko estrategiak.

– Bakarkako arreta zerbitzua

Aurten, berritasun gisa, Haur Hezkuntzako etapako lan-saioetan haurrek ere parte hartzeko aukera izango dute, elkarrekin gurasotasunaren bidea oparoagoa izatea ahalbidetuko duen familia-gunean bilakatuz saioak.

Hauen inguruko informazio osatua hemen ikus daiteke. 

Izen-emate epea irekita egongo da saio bakoitzaren aurreko egunera arte, ikastetxeetan bertan zein esteka honen bidez.

Informazio gehiago eskuratzeko familiek bere erreferentziazko ikastetxera edo guraso elkarteetara jo dezakete. Guraso Eskola zerbitzuaren inguruko zalantzak argitzeko edo bakarkako arreta jasotzeko gurasoeskola@errenteria.eus helbidera idatz daiteke edo 688 724 233 telefonora deitu (astearteetan 9etatik 12etara eta ostegunetan 15:00etatik 16:00etara).

Guraso taldeetan izena emateko:

Telefono-zenbakia: 688 72 42 33

E-posta: gurasoeskola@errenteria.eus

Monografikoetan izena emateko:

Formularioa bete behar da: https://forms.gle/cqhL3iuvryA2xG1R6

Formularioan bertan ikus daitezke aukeran dauden talde, ordutegi eta kokalekuak.