Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, Udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.
Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan.

Hau da saioaren gai zerrenda:

1. 2022ko uztailaren 19ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 1624 zk.tik 2094 zk.ra, (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3. Berri ematea: Errenteria Musikal Udalaren Musika Patronatuko Zuzendaritza Batzordeko lehendakari eta bokal karguen izendapenak aldatzea.

4. Proposamena: Errenteriako udaleko eta bere erakunde autonomoko langile publiko izateko hautapen prozesuetan bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko betebeharra arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena.

5. Proposamena: Eremu publikoan edo jendea biltzen den tokietan terrazak eta mahaitxoak jartzea arautzen duen udal ordenantzaren lehen aldaketarena hasierako onespena.

6. Proposamena: Bizitegitarako hiri-lurzoruko eremu finkatu jakin batzuetan kokatutako lokalen erabilera, hirugarren sektoretik bizitegitarakoa, aldatzeko jarduerak arautzen dituen udal-ordenantzaren zazpigarren aldaketaren hasierako onespena.

7. Galdera-eskariak