Bueltan da ‘Elkarrekin ikasiz’, egitasmoa, euskararekin zailtasunak dituzten lehen hezkuntzako herriko ikasleei etxerako lanetan laguntzeko

Lau Haizetara Euskaldunon Topaguneak eta Udalak ‘Elkarrekin ikasiz’ egitasmoa martxan jarri dute berriro ikasturtearekin batera.

Programak, euskararekin zailtasunak dituzten lehen hezkuntzako herriko ikasleei etxerako lanetan laguntza eskaintzea du helburu.

Lan hau aurrera eramateko herritarren laguntzaren beharra dago; premia guztiei erantzun ahal izateko nahitaezkoa baita boluntario sare zabala osatzea.

Programa honen berri emateko batzarra antolatu dute ostegun honetan, irailaren 29an, 18:30ean, Lau Haizetara elkartean (Pablo Iglesias, 11), eta bertan parte hartzeko gonbitea luzatu diete interesa duten elkarte nahiz banakoei.

Gainera, informazio gehiago jaso nahi edo programan boluntario gisa parte hartzeko asmoa duenak, zaintza@lauhaizetara.eus helbidera idatzi edota formulario hau bete dezake.