2022ko Mendiko Argazki Lehiaketa antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak

Aurten ere mendiko argazki lehiaketa antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak, Jesus Hospitalerren oroimenez.

Lanak aurkezteko epea urriaren 20a arte egongo da zabalik, eta parte hartzeko arau hauek ezarri ditu elkarteak:

• Lanak aurkezteko epea 2022ko irailaren 20an hasi eta urriaren 20an amaituko da.

• Lehiaketa zabalik dago argazkigintza gustuko duen eta profesionala ez den euskal herritar ororentzat (EAE, Nafarroa eta Iparraldea).

• Parte-hartzaileek gehienez 3 argazki bidali beharko dituzte formatu digitalean.

• Parte-hartzea doakoa da.

• Gaia: “Kirol ekintza mendian”

• Argazkiak euskarri digitalean (CD, DVD, Pen-drive) aurkeztu beharko dira Urdaburu M.E.ren egoitzan -Juan de Olazabal 23 helbidean-, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara. Bestela, elkarteko posta elektroniko helbidera, urdaburu.mendi@gmail.com bidali ahal izango dira.

• JPG formatuan dauden argazkiak soilik onartuko dira.

• Bi karpeta bidali edo aurkeztu beharko dira. Batek, argazkiak eta haietako bakoitzarentzat titulu bat edukiko ditu. Besteak, “Egilearen identifikazioa” izena edukiko duena eta ondoko informazioa izan beharko du: egilearen izen-abizenak, NAN, helbidea, kontakturako telefono zenbakia, posta elektronikoa eta aurkeztutako argazkien izenburua (beste karpetakoarekin bat etorri behar du).

Informazio gehiago eskuorri honetan eskura daiteke.