Martxan da San Tomas Egunaren antolaketa

• Santo Tomas Batzordeak herritarrak animatu nahi ditu prestakuntza lanetan parte hartzera
• Era berean, jakinarazi du txistorra-postuak jartzeko eskaera egiteko epea irekita dagoela

Errenteriako San Tomas Batzordea hasia da aurtengo jaia prestatzen.
Batzordea norbanako zein elkarteek osatutako bilgunea da, eta aurten inoiz baino garrantzitsuagoa eta beharrezkoagoa izango dute herritar ororen laguntza, batzordekideen esanetan. Hortaz, datorren urriaren 7an, ostirala, 19:00etan Merkatuzarren izango den bileran parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

San Tomas egunean txistorra postuak jartzeko eskaera epea, zabalik

Halaber, jakinarazi dute San Tomas egunean txistorra postuak jartzeko eskaera epea zabalik dela eta urriaren 11n amaituko dela. Eskaerak Udalaren ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan aurkeztu beharko dira eta, horretarako, interesdunek dagokion eskaera eredua bete beharko dute. Ereduak ZU! zerbitzuan bertan edo errenteria.eus webgunean eskura daitezke. Era berean, nahiago duenak tramitazio osoa Udaleko web-gunearen bitartez ere egin dezake.